Energia Ikastaroa /Participando en el curso Energía y Sociedad

Energia Ikastaroak bigarren etapa hasiko du Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean
“Energía y sociedad en el capitalismo contemporáneo” espezializazio eta luzapen ikastaroaren laugarren edizioa bigarren etapan sartu zen joan den astelehenean, otsailak 6.
Bi erakunderen arteko elkarlanaren emaitza da ikastaro hau: MAB (Urtegiek Kaltetutakoen Mugimendua) eta Río de Janeiroko Unibertsitate Federalaren Hiri eta Eskualde Antolamenduko Institutua (IPPUR). Ikastaroaren xedea energiaren gaian sakontzea da, modu zabalean eta Brasilgo eta Latinamerikako hainbat gizarte-mugimenduren ikuspuntua aintzat hartuta.

Aurtengo edizioan, Brasilgo 13 estatutatik etorritako hirurogei militante inguruk hartuko dute parte, bai eta Latinamerikako eta Europako zenbait erakundetako bost kidek ere. Hauek dira erakunde horietako batzuk: MAB (Movimento dos Atingidos por Barragens), Consulta Popular, Levante Popular da Juventude, APP (Sindicato dos Professores do Paraná), Sintep (Sindicato do Urbanitários do Piauí), Sindieletro-CE (Sindicato dos Eletricitários do Ceará), Movimento Rios Vivos, Sindicato do Setor Público e Portuário do Ceará, FUP: Sindipetro/Caxias e Rio de Janeiro, Sindiquímica e Sindipetro Bahia, Via Campesina: MPA (Movimento dos Pequenos Agricultores) e MCP (Movimento Camponês Popular), FNU: Stiu e Sindute, Ekologistak Martxan, MAPDER ( Movimento de Afectados por represas em Defensa de lós rios), CDHAL (Comité pour les droits humains en Amérique latine), MADJ (Movimiento Amplio por la Dignidad y la Justicia e Patagonia sin Represas).

foto20nicinha2034
Ikastaroak Nicinharen izena hartuko du, eraildako MAB-eko ekintzailearen izena, hain zuzen.

Ikastaroko parte-hartzaileetako batek, MAPDER erakundeko militante mexikar Rosalinda Hidalgok, adierazi duenez, bigarren etapak ikaskuntza asko ekarri ditu dagoeneko. “Kapitalismoak mundu mailan dituen inpaktu berriei buruz gogoeta egiteko aukera ematen digu, ikuspuntu historikoari helduta. Horrela, energiaren arloan hegemonia nola eraiki den aztertu ahal izan dugu, eta ulertzen hasiak gara nola atzeman dituzten ondasun naturalak. Oso gustukoak izan ditut oinarrizko taldeetan eta talde osoan egindako eztabaidak; izan ere, ikaskuntza kolektibo eta kritikoa ahalbidetzen dute, eta horixe da gure herrialdeetara eramango duguna. Bai hori, bai gure utopia eraikitzeko uste sendoak eta kemena ere”.

Jairo Batisita petrolioaren Sindipetro/Bahia sindikatuko eta Petrolio Langileen Federazio Bateratuko kidea da, eta gaur egungo egoeran ikastaro honek duen garrantzia azpimarratu du berak ere: Prestakuntza-espazio garrantzitsua da hau hainbat erakundetako militantziarentzat, bereziki, Brasilgo parlamentuan, estamentu juridikoetan eta komunikabideetan inposatu berri den kolpeak gure herrialdearen burujabetza mehatxatzen duela ikusten ari diren garai honetan. Kolpe honek enpresei eman dizkie petrolio-iturriak eta Petrobras, bai eta eskubideak murriztu ere. Kurtso honek borrokarako ere trebatzen gaitu”, adierazi du.

Ikastaroak lau etapa izango ditu, bi urtetan banatuak. Ikas-ekinezko pedagogian oinarrituta dago kurtsoa: ikasleak aurrez aurreko prestakuntza jasotzen ari dira Río de Janeiroko Unibertsitate Federalean, bi astez, seihileko bakoitzean. Ondoren, haien hirietara bueltatzen dira eta hainbat jarduera gauzatzen dituzte haien komunitateetan. Azken zortzi urteotan, hiru ikastaro burutu dira, 160 ikaslek jaso dute prestakuntza, eta espezializazio-maila altua garatu dute energiaren esparruan.

Izaro Basurko, miembro de TRADENER está participando en la segunda parte del curso “Energía y Sociedad en el capitalismo contemporáneo” que se inició este febrero en la Universidad Federal de Río de Janeiro

El pasado lunes, 6 de febrero dio comienzo la segunda etapa del curso de especialización y extensión “Energía y Sociedad en el capitalismo contemporáneo”, que este año cumple su cuarta edición. Este curso es un fruto de una colaboración entre el MAB (Movimiento de Afectadas por las Represas) con el Instituto de Planeamiento Urbano y Regional (IPPUR) de la Universidad Federal de Río de Janeiro, con el objetivo de profundizar en la temática energética de una forma amplia y con la perspectiva de varios movimientos sociales de Brasil y América Latina.

curso-de-energia-300x169

En el actual curso participan cerca de sesenta militantes venidos de 13 estados brasileños, y cinco personas que son miembros de distintas organizaciones de América Latina y Europa como son: MAB (Movimento dos Atingidos por Barragens), Consulta Popular, Levante Popular da Juventude, APP (Sindicato dos Professores do Paraná), Sintep (Sindicato do Urbanitários do Piauí), Sindieletro-CE (Sindicato dos Eletricitários do Ceará), Movimento Rios Vivos, Sindicato do Setor Público e Portuário do Ceará, FUP: Sindipetro/Caxias e Rio de Janeiro, Sindiquímica e Sindipetro Bahia, Via Campesina: MPA (Movimento dos Pequenos Agricultores) e MCP (Movimento Camponês Popular), FNU: Stiu e Sindute,Ekologistak Martxan, MAPDER ( Movimento de Afectados por represas em Defensa de lós rios), CDHAL (Comité pour les droits humains en Amérique latine), MADJ (Movimiento Amplio por la Dignidad y la Justicia e Patagonia sin Represas).

Para una de las participantes del curso, la mexicana Rosalinda Hidalgo, militante del MAPDER, la segunda etapa ya se inicia con muchos aprendizajes:

“El curso nos da la oportunidad de reflexionar a cerca de los nuevos impactos del capitalismo a nivel mundial con una perspectiva histórica, así conseguimos analizar mejor la construcción hegemónica en el ámbito de la energía y vamos entendiendo la apropiación de los bienes naturales. Me han gustado mucho las discusiones realizadas en los grupos de base y con todo el grupo, ya que permiten un aprendizaje colectivo y crítico que nos llevamos a nuestros países, para dónde volvemos también más firmes y animados para una construcción de nuestra utopía”.

Jairo Batisita del sindicato petrolero Sindipetro/Bahia y Federación Única de los Petroleros, también reafirma la importancia del curso en esta actual coyuntura:

“Este es un importante espacio de formación de la militancia de diversas organizaciones, que están presenciando actualmente en Brasil la reciente imposición de un golpe parlamentario, jurídico y mediático que amenaza la soberanía de nuestro país, entregando las fuentes de petróleo y Petrobras a empresas; este golpe también nos está recortando derechos y este curso nos prepara también para la lucha” afirma el petrolero.

El curso se realiza en cuatro etapas a lo largo de dos años, siguiendo la pedagogía de la alternancia, en la que los estudiantes tienen dos semanas de formación presencial por semestre en la UFRJ y después retornan para sus ciudades y realizan actividades en las comunidades. En los últimos ocho años, ya han pasado tres cursos, y 160 militantes han sido formadas y se han especializado en la temática energética.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s