ENERGIA-EREDUAREN BESTE ERAILAK

Berriro martxoan eta berriro urtemugak eta ospakizunak. Lehenengoa Berta Caceresena izan da, martxoaren 3an bete baitzen bere erailketaren lehen urteurrena.
Berta ekintzaile bat zen, Lenka indigena eta emakumea. Azpiegitura handien aurkako ekintzailea, kasu honetan urtegi handietako hidroeletriken aurkakoa, energia-eredu baten aurkako ekintzailea.

Laster datorkigu emakumeen nazioarteko eguna (M8), Fukushimarena (M11) eta Txernobilena (M23), urtegien aurkako nazioarteko eguna (M14) eta Uraren Nazioarteko Eguna (M22). Eta martxoaren 20an udaberria dago deituta.

Bertaren heriotzak arreta berezia lortu zuen, lehen Chico Mendesenak edo Ken Saro-Wiwarenak lortu zuten bezala. Bitartean, beste asko izan dira Amalurra defendatzegatik jausitakoak.

Arreta horren zergaitiak asko dira. Alde batetik garaia, ingurumenaren babesle asko erailak izan ziren garaia baitzen, eta artikulu ugari agertu ziren egoera beldurgarri bat islatzen: 2015ean 185 izan ziren eraildako ekintzaileak. 1000 izan dira berriz eraildakoak 2002ren eta 2013aren artean. Beste aldetik, Hondurasek bizi duen egoera latza, 2010etik 123 ekologistak erailak izan direlarik (kontuan izanda, estatu kolpea 2009an izan zela)* . Berta, ekintzaile ezaguna zen, Goldman saria jasotakoa eta bere nortasuna ere, argazki batekin begi-bistan dagoena, bere irribarrearekin, zintzoa eta xumea.
Eta azkenik,  emakumea zen, ama, patriarkatuak emakumeak ehunka erailtzen dituen garai batean.

Trantsizio Demokratiko Energetiko (Tradener) talde bezala, trantsizio energetiko hori ikertzea, bultzatzea dugu helburu. Trantsizio energetiko hau era demokratiko batean, kalteturik gabe eta energia eskubide bezala denok bermatuta izan dezagun. Bertaren erailketa energia-eredu honen ondorio bezala ulertu behar dugu. Bertak egindako borroka urtegi baten, hidroelektrika baten aurka egin baitzuen, Agua Zarca proiektuaren aurka hain zuzen.  Horrelako proiektuak asko ugaritu dira Latinoamerika osoan, baita beste herri txiroetan ere. Hauek bultzatzen dituztenei ez zaizkie bertako herriak axola, eta ez diete herritarrei haien iritzia galdetzeko asmorik ere,  are gutxiago ingurumena babestea!
Proiektu haundi hauek bultzatzen dutenen artean hemengo enpresa asko dauzkagu (Iberdrola, Endesa, ACS) eta baita horrelako proiektuak finantzatzean etekina lortzen dutenak ere (BBVA, Santander).

Proiektu erraldoi hauetan beste asko ere hil dira, batzuetan protesta egiteagatik, edo proiektuaren prozeduraren baitan,  baina askotan ere erailak suertatu dira proiektuaren aurkako oposizioa zuzentzen zutelako. Tradener-en ustez hauek ere gogoratuak izan behar dira, eta horregatik ikerketa bat egin dugu izenak eta kasuak berreskuratzeko asmoarekin. Behin hasita, ikaragarria da zerrenda ikustea. Oraindik asko falta dira, noski. Ezinezkoa zaigu 2002ren eta 2013aren artean eraildako guztien izena jakitea, baina gure sareen bidez, beste herrietako erakundeekin daukagun harremanen bidez, haiekin jarraitu ditugun prozeduren bidez, lortu dugu haien izen eta kasu asko berreskuratzea.
Zuzengabekeria hauek eta pertsona guzti hauen aurkako krimenak ez ahaztea eta haiek egindako ahalegina present izatea nahi dugu. Erailketa bakoitzaren atzean zein arrazoi, eta nor dagoen jakitea lortu dugu batzuetan.  Chico Mendesen kasuan, adibidez «rantxeroak», latifundistek (soja landatzeko lurra nahi duten enpresariak) izan ziren abeltzainen erailketa burutzen dutenak. Beste kasu askotan meatzaritza dago atzean.
Energia-ereduari begiratzen diogunean jakin behar dugu hau dela erailketen eragile nagusia, energia bezala ulertu behar dugulako bai elektrizitatea, bai garraioa, baita kontsumitzen dugun guztia prozesatzean erabiltzen duguna ere. Eredu hontan sartzen dira urtegiak, petrolio, gas eta ikatz ustiapenak, eta elektrizitatea ekoizteko zentralak. Hauei gehitu behar dizkiegu azken urteotan garatzen ari diren afrikar palmondoaren landaketak, elikaduran nahiz erregai bezala erabiltzen dena. Palmondo landaketa hauek,  Indonesian, Malasian, Tailandian, Hondurasen, Brasilen, Guatemalan eta beste herria askotan herritarrak kanporatuak izan dira eta ekintzaileak erailak. Honen azken adibidea Hondurasen dugu, Jose Angel Flores eraila izan zen, 2016ko urrian, irailean Guatemalan, Rigoberto Lima Choc eta ekainean berriz Malasian Bill Kayong Dayak herrikoa.

Baina Bertaren kasuan bezala, urtegiak daude lehendabizikoak zerrendan: ibai bat oztopatu eta bere ertzeko lurrak urperatzen direnean haietan bizi den guztia (ingurumena ,herriak, soroak) desagertzen delako. Eta normalean ibai ertzal dira jendeak aukeratutakoak bizitzeko, ezinbesteko baliabideak bermatzen dizkielako.
Horregatik dago hainbeste oposaketa. Horregatik errepresioa eta indarkeria. Berta baina hamabi egun beranduago Nelson García erail zuten eta uztailean Lesbia Yaneth Urquía, biak ere COPINH erakundekoak. Bi aste beranduago, Guatemalan Walter Mendez Barrios. Maiatzean,Indian bi ekintzaile gehiago izan ziren erailak.

Ekainean aurkitu zuten Nicinharen gorputza, urtarriletik desagertua zena, hark gogor borrokatu zuen Jirau urtegiaren uretan. Urrian Luiz Alberto Araújo oihanaren suntsipenaren aurka zebilen ekintzailea (Belo Monteren eraikuntzaren beste eragin bat) ere eraila izan zen. Urtarrilean Guatemalako Pojom hidroelektrikaren aurka manifestatzen zen Sebastián Alonso erail zuen poliziak, hemen Gladys bezala.

Arrozoi guzti hauengatik ere energia eredu hau baztertu behar dugu: itsasoak, ura, lurrak eta airea kutsatzen dituelako, lurrak urperatu eta bizitza hondatzen duelako, pertsonak eta ingurumena gaixotzen duelak, horrenbeste eragin duen klima aldaketa sortzen duelako. Baina ez dugu ahaztu behar eredu energetiko honek herri txirotuetako, baliabide gutxi dauzkaten komunitateetako, herri indigenetako, eredu honen aurka ekiten eta antolatzen direnetako asko eta asko erailtzen dituela ere.

Aski da! Ekologistak bizirik!

Energia trantsizioa orain! Posible delako. Ezinbestekoa delako.

Martin Mantxo, Iñaki Barcena eta Izaro Basurko- TRADENER

* Datu guzti hauek Global Witness erakundearenak dira.

*NAIZ-en iritzi sailean martxoak 14ean ateratako artikulua*

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s