Alternatiben Herria 2018

Alternatiben Herria, gizarte eredu berri baten alde lan egiten dugun pertsonek eta taldeek antolatzen ari garen ekimena da. Sistemari alternatibak badaudela erakusteko eta alternatiben topagune izateko espazio bat da. Aurten Ekainaren 2an Iruñean zen topalekuak eta bertan izan ginen TRADENER-eko kideak, gure lagun Xabier Zubialdek gonbidaturik proiektua azaldu eta ekarpenak jasotzeko asmoz.

Kartela_Irunea_2018

Herriak eta Lurra auzoan, Sustrai Erakuntza, Errekaleor Bizirik eta Goienerreko lagunekin batera Trantsizio Energetikoa Euskal Herrian: Esperientzia herritarrak izeneko mahainguruan parte hartu genuen. Tradenerretik Maitane eta Oier izan genituen hizlari eta Euskal Herriko trantsizio energetiko esperientzien mapa aurkezteko aukera izan zuten.

WhatsApp Image 2018-06-03 at 13.45.12
Maitene Arri eta Oier Zeberio aurkezpenean.

Mahainguruan berrogei bat pertsona izan ginen, eta Euskal Herri mailan oraintxe bertan abian dauden hainbat proiektu interesgarri ezagutzeko aukera izan genuen.
Hementxe duzue aurkezpena ikusteko aukera:

Aurkezpena

Mila esker Xabier Zubialde eta Alternatiben Herria gertatzeko lan egin duten boluntario guztiei, lan bikaina!

 

Utzi iruzkina

Website Powered by WordPress.com.

Up ↑