(Amaia Astobiza – Itzultzailea – Berria)
Martxoaren 26a, Ekozinemaldia Bilborock-en. Errekaleor Bizirik-eko Estitxu Villamorrek hitza hartu du, eta, besteak beste, azaldu du —argudioak emanez— haien komunitatean emakumeak izan direla nagusi eguzki-panelen diseinuaz eta instalazioaz arduratu den lantaldean. Haren jardunari txaloka gaudela, alboan dudan emakume gazte feminista abertzale euskaltzale erradikalak (autodefinizioa da) burua jiratu du nigana, eta, begiak plater, braust bota dit: «Orain ulertu dut ekofeminismoa zer den!». Ekologismoaren eta feminismoaren arteko loturaz jabetuko bazen, pareko baten hitzak behar zituen, euskaraz eta adibide ia ukigarriekin, etxekoekin.
Sara Ibañez muskiztarra da, orain dela sei urte Petronorrek herriaren erdigunean paratu zien koke-plantaren aurka borrokatzen den koordinakundeko kidea. Azaldu duenez, maiz bereago sentitzen ditu Latinoamerikan lurraren alde egiten dituzten borrokak etxeko diskurtso feministak baino. Gertutasuna, kasu honetan, ingurumenaren eta pertsonen osasun-mailaren adierazleen bidez neurtzen da. Jarraitu “Feminismoetatik ahizpatasunera” irakurtzen