Energia Euskal Herrian Solasaldia Telebistan

Zein da Euskal Herriaren egoera energiari dagokionez? Nola garatu energia berriztagarri eta garbiak? Zein alternatiba mundu eta estatu mailako energia sailtzaileen parean? Nola garatu lurraldeen eta pertsonen autonomia energetikoa? I-Ener, Goiener,  Hergaraiko Sugarai eta Ibai Errakak ekimenek hainbat erantzun emango dute. Egilea(k): Kanaldude.tv   (ARGIAtik hartuta)   Advertisements

Kapitalismo berdearen nora eza

Ipar Amerikako kritiko marxista Frederic Jamesoni leporatzen diote esaldi esanguratsu hau: “Errazagoa dugu munduaren bukaera irudikatzea, kapitalismoarena baino”. Ez zaio arrazoirik falta. Non dago koska? Kronologian edota iraunkortasunean ez behintzat. Kapitalismoa eredu ekonomiko berria duela 300 urte inguru abiatu zen. Denbora urria, gure jendarteen historian. Etsai indartsuen falta ere, ez du izan. Teoriko eta iraultzaile…